XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bonet-egileen laguntzeko xede ona

Eskual-herriko eta Biarneko bonet-lantegiak ere kexu dira.

Ez omen dute bererik egiten azken denbora hotan: jendeak ez du lehen bezenbat bonet erabiltzen: gazteak hasteko, mutiko ala neska, buruhas dabiltza.

Lantegi horiek jakin-arazi dute ez zezaketela buruziarik egin, orai arte bezenbat zerga pagatuz.

Ministro moltseroak hitzeman du tatsa bat kenduko diotela, eskualdunen boneta salbatu nahi baitu atsolotuki!